miércoles, 30 de enero de 2013

Urtarrilaren 30eko saioa: aurkezpenak egiteko gomendioak

Hona hemen aurkezpenak egiterakoan aintzat hartu beharrekoak:

EGIN BEHAR EZ DENA
EGIN BEHARREKOA
Hitz egiterakoan: urduri jartzea, azkar hitz egin, tonu bera erabiltzea, gorputz jarrera estatikoa…
Hitz egiterakoan: intonazio egokia erabiltzea, naturaltasuna, gorputz jarrera egokia…

Buruz ikastea.
Gaia ondo ulertzea eta zure hitzekin azaltzea.
Irakasleari edo hartzaile bakarrari zuzentzea.
Hartzaileen parte hartze aktiboa sustatzea.
Giro egokia sortzea.
Errepikapenak: gauzak behin eta berriro esatea.
Edukia modu interesgarri batean azaltzea.
Koherentzia falta.
Koherentzia.
Power Point-a baliabide bezala erabili beharrean, protagonista bihurtzea, irakurtzea…
Ahozko hizkuntzaz gain beste baliabide batzuk erabiltzea: keinuak, irudiak, Power Point-a, espazioa…
Taldekideek esaten dutena ez entzutea.
Taldekideen arteko elkar laguntza.
Edukia luzeegia izatea.
Ideiak argi eta labur azaltzea.
Maila teorikoan gelditzea.
Gaia eta hurbileko errealitatea lotzea.
Testuingurua kontuan hartzea.
Akatsen aurrean jarrera ezkorra agertu.
Akats bat egiterakoan onartu, eta era naturalean konpontzen saiatzea.

Sintesi egokia egitea.

Aurkezpen originala izatea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario