martes, 26 de febrero de 2013

Lanak

Hizkuntzaren Didaktika eta Atzerriko Hizkuntza irakasgaiaren lehenengo zatia bukatutzat jo dezakegu. Denbora honetan zehar hainbat ideia eta ikuspegi landu ditugu; horiek guztiak lan ezberdinetan zehar praktikan jarri ditugularik. Zeregin hauek blog-ean ikusgai dituzuen arren, lana erraztekotan, jarraian zerrendatuko dizkizuegu:
 
 
 
Esku-hartzeak:

miércoles, 13 de febrero de 2013

Bakarkako lanaren ideia garrantzitsuenak

Bakoitzak egin duen esku-hartzetik ideia hauek atera ditugu. Guretzat ideiarik esanguratsuenak 4. puntutik aurrera kokatu ditugu.

1. Esperientzia faltak, segurtasun-eza eta konfiantza falta eragin digu.

2. Haurrak entzule trebeak dira, hiztun gisa zailtasun gehiago agertzen dituzte.

3. Azalpenak emateko arazo handiak dituzte; esperientzia propioen kontakizunak eratzen, berriz, trebetasun handiagoa dute.

miércoles, 30 de enero de 2013

Urtarrilaren 30eko saioa: Eskola tradizionala eta eskola berria

Jarraian eskola tradizionalaren eta eskola berriaren arteko desberdintasunak jasotzen duten bi taula jarri ditugu: lehenengoak eskolari modu orokorrean egiten dio erreferentzia eta besteak ahozko hizkuntzari konkretuki.

Urtarrilaren 30eko saioa: aurkezpenak egiteko gomendioak

Hona hemen aurkezpenak egiterakoan aintzat hartu beharrekoak:

EGIN BEHAR EZ DENA
EGIN BEHARREKOA
Hitz egiterakoan: urduri jartzea, azkar hitz egin, tonu bera erabiltzea, gorputz jarrera estatikoa…
Hitz egiterakoan: intonazio egokia erabiltzea, naturaltasuna, gorputz jarrera egokia…

Buruz ikastea.
Gaia ondo ulertzea eta zure hitzekin azaltzea.
Irakasleari edo hartzaile bakarrari zuzentzea.
Hartzaileen parte hartze aktiboa sustatzea.
Giro egokia sortzea.
Errepikapenak: gauzak behin eta berriro esatea.
Edukia modu interesgarri batean azaltzea.
Koherentzia falta.
Koherentzia.
Power Point-a baliabide bezala erabili beharrean, protagonista bihurtzea, irakurtzea…
Ahozko hizkuntzaz gain beste baliabide batzuk erabiltzea: keinuak, irudiak, Power Point-a, espazioa…
Taldekideek esaten dutena ez entzutea.
Taldekideen arteko elkar laguntza.
Edukia luzeegia izatea.
Ideiak argi eta labur azaltzea.
Maila teorikoan gelditzea.
Gaia eta hurbileko errealitatea lotzea.
Testuingurua kontuan hartzea.
Akatsen aurrean jarrera ezkorra agertu.
Akats bat egiterakoan onartu, eta era naturalean konpontzen saiatzea.

Sintesi egokia egitea.

Aurkezpen originala izatea.