martes, 26 de febrero de 2013

Lanak

Hizkuntzaren Didaktika eta Atzerriko Hizkuntza irakasgaiaren lehenengo zatia bukatutzat jo dezakegu. Denbora honetan zehar hainbat ideia eta ikuspegi landu ditugu; horiek guztiak lan ezberdinetan zehar praktikan jarri ditugularik. Zeregin hauek blog-ean ikusgai dituzuen arren, lana erraztekotan, jarraian zerrendatuko dizkizuegu:
 
 
 
Esku-hartzeak:

miércoles, 13 de febrero de 2013

Bakarkako lanaren ideia garrantzitsuenak

Bakoitzak egin duen esku-hartzetik ideia hauek atera ditugu. Guretzat ideiarik esanguratsuenak 4. puntutik aurrera kokatu ditugu.

1. Esperientzia faltak, segurtasun-eza eta konfiantza falta eragin digu.

2. Haurrak entzule trebeak dira, hiztun gisa zailtasun gehiago agertzen dituzte.

3. Azalpenak emateko arazo handiak dituzte; esperientzia propioen kontakizunak eratzen, berriz, trebetasun handiagoa dute.