lunes, 29 de octubre de 2012

Urriaren 29ko saioa: Haur Hezkuntzako dekretua

Haur hezkuntzako dekretua irakurri eta aztertu ondoren, hiru galdera hauei erantzuna eman diegu:

               1. Garrantzitsua al da ahozko hizkuntzaren lanketa Haur Hezkuntzako dekretuan?
               2. Zer ikuspegi islatzen du ahozko hizkuntzaren lanketarako? Komunikatiboa? Zergatik?
               3. Egokia iruditzen al zaizue erabiltzen duen ikuspegia?

miércoles, 24 de octubre de 2012

Urriaren 22ko saioa: Hizkuntza eta Matematika

Hona hemen ikasgelan irakurgaia komentatu ondoren egindako ekarpenak:
  • Askotan, arazoa ez da matematika ulertzen ez dutela baizik eta hizkuntza arazoak oztopatzen dutela matematikaren ulermena. 
  • Buruketetan ulermen arazoak eragiten dituzten elementu ugari daude:
    • Makroegitura ez da errespetatzen, hau da, bi atalak (datuak eta galdera) ez daude tipografikoki (paragrafoak banatuz, tipografiak erabiliz, etab) banatuak/markatuak.
    • Hizkuntz konplexutasun handia dute, hau da, polisemia, sinonimia, elipsia, menpeko esal­diak, eta hitz eratorri eta konposa­tuak ugari ageri dira.

martes, 16 de octubre de 2012

Urriaren 15eko saioa: jardueren azterketa

Haur Hezkuntzako 3 urteko haurrei zuzenduriko "Nubaris" proiektuko proposamen didaktikoko hiru jarduera ezberdinen azterketa duzue jarraian ikusgai: