martes, 18 de septiembre de 2012

Irailaren 17ko saioa: hizketan ikasteko erak teoria desberdineki erlazionatuta

 


Teoria Konduktista
- Motibazioa (saria eta zigorra)
- Okertu (ez saritu edo zigorra)
- Haurraren galderak(galderak erantzunda edota ez erantzunda)
- Behin eta berriz errepikatzen (hitzak, abestiak, esaldiak, )
- Errutinen bidez

Chomskiren teoria
- Eredu onak eskaintzea (eskaintzen duzun ereduaren arabera garatuko ditu gramatikaren adarrak)

Piageten teoria
- Sormena (gramatika sortzailea)
- Autonomia (Bere kabuz esploratu)
- Ikerketa
- Jolasa (mugimendua)
- Marrazketa
- Harreman ez linguistikoa
- Garapen orokorra

Vigotskiren teoria
- Eredu onak eskaintzea
- Balbuzeoa (elkarrizketaren aurrekaria)
- Giro egokia sortu
- Helduak giro motibatzailea sortze
- Helduaren imitazioa
- Haurraren eta helduaren galderak (interakzioa)
- Behatzen
- Jolasten (pertsona eta objektuekin)
- Errutinen bidez
- Behin eta berriz errepikatzen (hitzak, abestiak, esaldiak, )
- Haurrek egiten dituzten soinuei zentzua ateratzen

Irailaren 17ko saioa: hizkuntzaren jabekuntzaren gaineko teoriak eta adibideak

1. Teoria Konduktista (estimulua, sariak eta zigorrak): Baldintzapena. Estimuluen bitartez garatzen da lengoaia eta errefortzuen (sariak) bidez mantendu egiten da. 
Adibidea: Haurrari ekintza bat egiterakoan saria ematen badiozu ekintza hori errepikatuko du eta sariaren ordez, zigortzen baduzu ez du ekintza errepikatuko. Hitz bat ondo esaten duenean gozoki bat eman.

2. Chomski (barruko dispositiboa, gramatikala): Herentzia. Haurrak gramatika berez ikasten du. Haurrak inoiz entzun ez dituen esaldiak egiteko eta ulertzeko gai da. Ikasitako estruktura linguistikoak aplikatzen ditu. Berak dituen dispositiboak mugatuak dira, baina ekoizpen infinituak egin ditzake.
Adibidea: "Yo se" esan beharrean, umeak “yo sabo” esaten badu, ez da heldu bati horrela esaten entzun diolako baizik eta estruktura linguistikoa aplikatu duelako.
Berez ikasten du hizkuntza

3. Piaget (garapen psikologikoa): Teoria hau barruko geneetan zentratzen da, garapen psikologikoan hain zuzen ere. Honek mailak ditu umearen garapenaren araberakoak. Piaget-en arabera, haurrak berez ikasten du inguratzen duten objektuak aztertuz.
Adibidea: Haurrak untxia hitza bere jostailuarekin erlazionatuko du, baina untxia berak duen untxi formako jostailua baino gehiago da, hau da, telebistan agertzen den untxia, zooan dagoen untxia…

4. Vigotski (helduen eragina): Haurrak helduarekin interakzioan, esperimentatuz eta eginez ikasiko du. Haurra izaki aktiboa da bere ikaskuntzan.
Adibidea: Heldua eta haurraren arteko elkarrizketa batean, hizkuntzaren erregistroa ezberdina izango da Bilbon edo Gernikan, eta ondorioz, haurrak ez du erregistro bera ikasiko.

Irailaren 17ko saioa: nola ikasten du haurrak hizketan?

1) Behatzen 4
2) Imitazioa 3,4
3) Jolasten  3 (objektuekin) 4 (pertsonak eta objektuak)
4) Errutinen bidez (formatuak) 1,4
5) Behin eta berriz errepikatzen (hitzak, abestiak, esaldiak, ) 4
6) Besteei hizketan entzuten 4
7) Ahoa deskubritzen eta esploratzen 3,4
8) Soinuak egiten 3,4
9) Euren soinuei zentzua ateratzen 4
10) Ezpainak irakurtzen 4
11) Beste umeekin eta helduekin hizketan 4
l2) Harreman ez linguistikoa 3
13) Akatsak eginez (esperimentatzen) 1,4
14) Mugimendua garatuz 3,4
15) Animaliekin harremanetan 4
16) Garapen psikologikoaren bitartez!! 3
17) Garapen psikomotorra 3
18) Garapen orokorra gauzatu ahala hizkuntzaren ikasketa gauzatzen da 3
19) Heldu batek egiten dizkion galderen bidez eta berak egiten dituen galderen bidez ere (interakzioa) 4
20) Giro egokia eskainiz haurra motibatuta sentitzeko (ereduak eskaintzea) 2
21) Ipuinekin , ikuskizunekin 4
22) Irudiak erabiltzea hizkuntzarekin lotuta (sinboloak) 3

lunes, 17 de septiembre de 2012

ONGI ETORRI GURE BLOGERA!

      Haur Hezkuntzako 3.mailako ikasleak, Jone, Saioa eta Erika. Hizkuntzaren didaktika ikasgairako blog hau ireki dugu eta hemen gelan landutako gai eta jarduera guztiak jarriko ditugu. Espero dugu baliagarriak izatea.