1. Teoria
Konduktista (estimulua, sariak eta zigorrak): Baldintzapena. Estimuluen bitartez garatzen da
lengoaia eta errefortzuen (sariak) bidez mantendu egiten da.
Adibidea:
Haurrari ekintza bat egiterakoan saria ematen badiozu ekintza hori errepikatuko
du eta sariaren ordez, zigortzen baduzu ez du ekintza errepikatuko. Hitz bat
ondo esaten duenean gozoki bat eman.
2. Chomski
(barruko dispositiboa, gramatikala): Herentzia. Haurrak gramatika berez ikasten du.
Haurrak inoiz entzun ez dituen esaldiak egiteko eta ulertzeko gai da. Ikasitako
estruktura linguistikoak aplikatzen ditu. Berak dituen dispositiboak mugatuak
dira, baina ekoizpen infinituak egin ditzake.
Adibidea: "Yo se" esan beharrean, umeak
“yo sabo” esaten badu, ez da heldu bati horrela esaten entzun diolako baizik
eta estruktura linguistikoa aplikatu duelako.
Berez ikasten du
hizkuntza
3. Piaget
(garapen psikologikoa): Teoria hau barruko geneetan zentratzen da, garapen psikologikoan hain
zuzen ere. Honek mailak ditu umearen garapenaren araberakoak. Piaget-en
arabera, haurrak berez ikasten du inguratzen duten objektuak aztertuz.
Adibidea: Haurrak untxia hitza bere jostailuarekin
erlazionatuko du, baina untxia berak duen untxi formako jostailua baino gehiago
da, hau da, telebistan agertzen den untxia, zooan dagoen untxia…
4. Vigotski
(helduen eragina):
Haurrak helduarekin interakzioan, esperimentatuz eta eginez ikasiko du. Haurra
izaki aktiboa da bere ikaskuntzan.
Adibidea: Heldua eta haurraren arteko elkarrizketa
batean, hizkuntzaren erregistroa ezberdina izango da Bilbon edo Gernikan, eta
ondorioz, haurrak ez du erregistro bera ikasiko.