viernes, 2 de noviembre de 2012

Urraiaren 29ko saioa: azterketa galderak

Hona hemen azterketan sartu daitezkeen galderak eta bakoitzari dagokion erantzun zuzena. Galdera bakoitza testu batetik ateratakoa da:


1.      Irakurgaia:
a.     Teoria motak: 4 teoria zeintzuk dira eta zer esaten dute.
1. Teoria Konduktista (estimulua, sariak eta zigorrak): Baldintzapena. Estimuluen bitartez garatzen da lengoaia eta errefortzuen (sariak) bidez mantendu egiten da. 
Adibidea: Haurrari ekintza bat egiterakoan saria ematen badiozu ekintza hori errepikatuko du eta sariaren ordez, zigortzen baduzu ez du ekintza errepikatuko. Hitz bat ondo esaten duenean gozoki bat eman.

2. Chomski (barruko dispositiboa, gramatikala): Herentzia. Haurrak gramatika berez ikasten du. Haurrak inoiz entzun ez dituen esaldiak egiteko eta ulertzeko gai da. Ikasitako estruktura linguistikoak aplikatzen ditu. Berak dituen dispositiboak mugatuak dira, baina ekoizpen infinituak egin ditzake.
Adibidea: "Yo se" esan beharrean, umeak “yo sabo” esaten badu, ez da heldu bati horrela esaten entzun diolako baizik eta estruktura linguistikoa aplikatu duelako.
Berez ikasten du hizkuntza

3. Piaget (garapen psikologikoa): Teoria hau barruko geneetan zentratzen da, garapen psikologikoan hain zuzen ere. Honek mailak ditu umearen garapenaren araberakoak. Piaget-en arabera, haurrak berez ikasten du inguratzen duten objektuak aztertuz.
Adibidea: Haurrak untxia hitza bere jostailuarekin erlazionatuko du, baina untxia berak duen untxi formako jostailua baino gehiago da, hau da, telebistan agertzen den untxia, zooan dagoen untxia…

4. Vigotski (helduen eragina): Haurrak helduarekin interakzioan, esperimentatuz eta eginez ikasiko du. Haurra izaki aktiboa da bere ikaskuntzan.
Adibidea: Heldua eta haurraren arteko elkarrizketa batean, hizkuntzaren erregistroa ezberdina izango da Bilbon edo Gernikan, eta ondorioz, haurrak ez du erregistro bera ikasiko.


1.      Irakurgaia:
a.     Faseak:ezaugarria OROKORRAK
Hitzen aurreko fasea (0-1 urte)
·         Umeek helduen presentziaren beharra dute euren beharrak asetzeko, era honetan lotura afektiboa sortzen da ama eta umearen artean. Adibidez, amak esnea ematen dionean hitz egiten dio.
·         Haurrak amaren ahotsa ezberdintzeko gaitasuna du.
·         Ama eta umearen arteko begien bitartezko komunikazioa ematen da.
·         Protoelkarrizketak: helduen eta haurren arteko elkarrizketak oso garrantzitsuak dira. Gurasoek, haurrak adierazitakoari ematen dioten intentzionalidatea ematen diote eta horrek komunikazioa laguntzen du. Halako komunikazioetan, begiradak, barreak, ahoskera eta gorputzaren mugimenduak, ezinbestekoak dira. Inputa oso garrantzitsua da, ugaria eta kalitatezkoa bada. Komenigarria da helduek haurrei ugari hitz egitea, estimulazioa bideratzeko.
·         “Intersubjetividad primaria”: Haurrak keinuak, begiradak eta jokabideak interpretatzeko gaitasuna du.
·         Gurasoek umeekin fikzioa egiten dute, baina funtzio bat betetzen dute, hizkuntzaren bidea prestatzen ari dira.
·         Amak umearen beharrak asetzen dituenean interakzioa ematen da, horrek komunikazioa bultzatuz.
·         Errutinen ondorioz, lehenengo errepresentazioak agertzen dira. Honi esker, helduen hitzak eta keinuak interpretatu ahal dituzte. Errutinen bitartez, errepikapena eta komunikazioa sortzen dituzten baldintzak lantzen dira.
·         4-6 hilabete artean haurrak objektuak eta pertsonak ezberdintzen ditu.
·         Heldua umearekin jolasten du → Komunikazio estrategia berriak.
·         Ama eta umea elkarrekin jolasteko intentzioak negoziatu behar dituzte eta honek prozesu komunikatiboa suposatzen du.
·         6 hilabeteekin umeak besoa luzatzen du nahi duen objektua hartzeko intentzioarekin → Keinu komunikatiboa.
·         2-4 hilabete artean “gorjeos”.
·         6 hilabeteekin “laleo”, adibidez papapapa soinuak.
·         9 hilabeteekin “ecolalia” → Egitura silabiko berriak.
·         Gorputzarekin adierazten du.
·         Imitazioa. Haurrak ahots kordak landu eta deskubritzen ditu.

Hitzen lehenengo fasea (1-2 urte)
·         12-18 hilabete artean umeak lehenengo hitzak esaten ditu. Esaldiek funtzio bat dute. Adibidez, umeak ura esaten badu, testuinguruaren arabera hitzak esanahi bat edo beste bat izan dezake. Orduan amak zera galdetuko dio: Ura nahi duzu? Itsasoa ikusi duzu? Eta horrela ama hitz horren interpretazioa bilatzen saiatzen da.
·         Umearen ulermen gaitasuna adieraztekoa baino handiagoa da.
·         Hitz bat erabiltzen du antzeko kategoria duten hitzei erreferentzia egiteko. Adibidez, guau guau lau hanka dituzten animaliei deituko die.
·         20-24 hilabetetik aurrera lexikoa asko handitzen da.
·         Kategoria guztietako hitzak erabiltzen hasten da.
·         Infinitiboa eta orainaldia erabiltzen hasten da.
·         Bi hitzekin umeak ekintzak aipatzen hasiko da, adibidez “Platano no”.
·         Haurrak berezi kasten ditu gaitasun gramatikalak.
·         Eredu onak eskaini behar zaizkio.
·         Baliabide ezberdinen bidez ikasten du: Ikuskizunak, musika, abestiak, ipuinak...
·         Esperimentatuz, akatsak eginez ikasten du, azken batean hitz eginez.

UMEARI ESKAINTZEN ZAIZKION ESPERIENTZIAK GUZTIZ GARRANTZIZKOAK DIRA HIZKUNTZAREN ERAIKUNTZA PROZESUAN.

3 urte
·         Haurrak ipuinak jarraitzeko gaitasuna du.
·         Gurasoek eskatutako gauzak burutzen dituzte, adibidez “eskuak garbitu”.
·         Adierazteko gaitasuna du, baina orain eta hemen gertatzen diren ekintzekin zailtasunak ditu.
·         Diskurtsoa kronologikoki ordenatzeko zailtasunak dituzte.
·         Hizkuntzak ez du umearen ekintza aurreratzen. Adibidez, makilekin jolastera doa eta ez du esango, baina jolasten dagoen bitartean hitz egiten du.
·         Fonema gehienak ondo ahoskatzen ditu.
·         Hiperonimoak egiten ditu, adibidez badaki izurdea arraina dela.
·         Erakusleak, preposizio batzuk eta izenondoak erabiltzen ditu.
·         Esaldi sinpleak osatzen ditu (lau elementuko esaldiak).
·         Aditz gehiago erabiltzen ditu.
·         Baliabide ezberdinak erabiliz ikasten du: jolasak, marrazkiak, ipuinak, abestiak, animaliak …

4 urte
·         Umeak egozentrismoa gainditzen doanez, elkarrizketak izateko erraztasun handiagoa du. Gainera, elkarrizketak nahi ditu, hizkuntzak posibilitate ugari eskaintzen dizkiola ikusten duelako.
·         Lexiko ugaria dauka.
·         Galdera ugari egiten ditu. Zergatik? Galderaren garaia da.
·         Esaldi konposatuak egiten ditu.
·         Subjuntiboa eta baldintzarekin hasten da.
·         Baliabide ezberdinak erabiliz ikasten du: jolasak, marrazkiak, ipuinak, abestiak, animaliak …

5 urte
·         Hizkuntzak ekintza aurreratzen du.
·         Umeak negoziatzeko gaitasuna du, adibidez joko sinbolikoan rolak banatzeko.
·         Istorioak asmatzeko eta kontatzeko gaitasuna du.
·         Ipuinen formulak (Bazen behin…) eta formula konbentzionalak ( eskerrik asko, agur…) erabiltzen ditu.
·         Baliabide ezberdinak erabiliz ikasten du: jolasak, marrazkiak, ipuinak, abestiak, animaliak …

FASE GUZTIETAN:
- Garapen orokorra gauzatu ahala hizkuntzaren ikasketa gauzatzen da.
- Garapen psikomotorearen bidez.
- Garapen psikologikoaren bitartez.
- Giro egoki bat eskainiz, haurra motibatuta sentitzeko.
- Behaketa, imitazioa eta errepikapenen bitartez.
- Fase guztietan input-a oso garrantzitsua da, ikaragarri baldintzatzen du.
- Besteei hizketan entzunez.
- Errutinen bidez.


2.      Ikuspegi komunikatiaboak
a.     zer da?
b.     ikuspegi komunikatiboa eta tradizionalaren arteko desberdintasunak
Ikuspegi komunikatiboa: askotariko komunikazio- trukeetan, ikasleen parte-hartze eraginkorra ahalbidetuko duen komunikazio-gune pribilegiatua izan behar du ikasgelak.
            Hymesek azpimarratzen zuen hiztunaren gaitasuna ez dela mugatzen gramatika-alderdietara; aldiz, hizkuntza baten erabiltzaile guztiek dakitela esapideak eta egoerak elkarrekin egokitzen, eta gehienetan beren hizkuntzaren zenbait erregistro menderatzen omen dituzte. Hau da, hainbat trebetasun eta ezagutza dituzte ezkutuan, komunikazio-gaitasun bat, eta horri esker jardun dezakete gizarte- trukeetan.

ADIBIDEA! Fruta-denda bat: bezero batek, pozarren sagarren itxura bikaina ikusita, honela dio: «Oharturik igali horien kolorearen bikainaz eta darien urrin gozoaz, bihotzez eskerturen nizuke kilo bat emanen bazenit»,
Edozein euskaldunek daki halako esamoldeek, hizkuntzaren aldetik zuzenak izan arren, barregura eragingo luketela, ego era horretan normalena honelako zerbait esatea baita: «A ze kolore ederra sagar horiena! Eta zer usain! Kilo bat jarriko al didazu?»
            Hizkuntza-ezagutzarekin batera doan eta harekin estu lotuta dagoen ezagutza pragmatiko horri Hymesek «komunikazio-gaitasun» deitu zion. Jaiotzatiko hiztunak, gaitasun hori baitu, komunikazioan parte hartzen duten faktoreei kasu emanez erabiltzen du hizkuntza: komunikazio-trukearen helburuari, solaskidearen ezaugarriei, harekin dituen harremanei, elkarrekin dituzten edo ez dituzten parametro espazio-denborazkoei, mintzagaiari...
            Horren guztiaren ondorioz, erregistro bat aukeratzen du (lagunartekoa, neutroa, formala, espezializatua), euskara mota jakin bat (euskara batua edo bere herriko hizkera), eta gaiari ekiteko modu bat, zuzenagoa nahiz zeharkakoagoa, esplizituagoa edo ez, bere ezaugarri pertsonalen, gaitasunen eta bere kulturan solaskideagan nahi duen efektua lortzeko erabiltzen diren modu jakin batzuk. Are tonua eta keinuak ere «esate» horri lagunduko diote komunikazioan.

Bai programak diseinatzeko eztabaidetan eta bai horiekin batera joan diren prozedurei buruzko eztabaidetan, debate bat ageri zaigu, proposatzen den praktikari buruz: baldin eta ikuspegia sintetikoa bada, eta ez analitikoa, hau da, hizkuntza globalki eta ez pieza solteen batura balitz bezala aurkezten badugu, ikasleek arreta esanahian jartzeko moduan, ba al du zentzurik erabiliko den hizkuntzaren alderdi formalei buruzko praktika kontrolatua egiteak?

            Espezialista batzuentzat, lan horrek ez du zentzurik, praktika komunikatiboak ekarriko du berekin komunikaziorako egoki diren hizkuntza-mekanismoez jabetzea. Beste batzuen iritziz, aldiz, lan bat egin beharra dago aurrez, hizkuntza-formetan eta trebetasun partzialez jabetzean oinarrituriko praktika kontrolatua, ikaslea praktika komunikatiboko trebetasunak -ulermena eta ekoiztea- erabiltzera bultzatu aurretik.

ADIBIDEA!: Futbolariak prestatzeko futbol-partidak jokaraztea eta besterik ez egitea bezalakoa da hori, azken finean horixe egin beharko dutela-eta. Kasu horretan, ordea, bistakoa dirudi partidetan izango duten jarduna hobetu dezakegula trebetasun partzialak landuz: malgutasuna, potentzia, lastertasuna, are hizketaldiak ere bai, estrategiaz, taktikaz eta abarrez gogoeta egiteko.
Hala, bada, arrazoizkoa dirudi hizkuntzaren erabileraren alderdi partzialak trebatzeko saioak egiteak hizkuntza bat ikastean, geroago praktika globalean jokoan jarri behar direnak alegia.

INTERNETEN TOPATUTAKOA:
Zer da ikuspegi komunikatiboa?
            Hizkuntzak irakatsi eta ikasteko proposamen metodologikoa da. Adjetiboak berak (komunikatiboa) ematen du erreferentzia nagusia, komunikatzea, hizkuntza erabiltzea du helburu. Oinarria hizkuntza trebeziak lantzea da: bakarrik hitz egitea, elkarrekin hitz egitea, idaztea, irakurtzea...

            1960-70eko hamarkadetan atzerriko hizkuntza, ingelesa, irakasteko sortu zen eta hedatzen joan zen. Jada, hizkuntza guztietarako baliagarria dela aldarrikatzen da. Zer gertatu da? Erdi Aroan, hizkuntza irakasteko modua erabileran zegoen zentratuta, erretorikan. Hizkuntza ondo erabiltzea zen helburu nagusia. Gero, gramatikak hasi ziren azaltzen eta hizkuntza irakasteko fokua gramatikaren arauetan eta kodeetan jarri zen.

            Esaten da hizkuntzaren kodea oso ondo deskribatzen baldin badakizu, kodea (hizkuntza) ondo erabiltzeko gai zarela. Baina ez du beti funtzionatzen. Honen guztiaren oinarrian bada uste oker bat. Irakasleok edo gizarteak, uste dugu ikasleek lehenengo hizkuntza badakitela eta jakin badakitenez, zer egingo dugu hobetzeko? Bada, azter dezagun hizkuntza bera, ikas ditzagun morfologia, sintaxia, eta komunikatzeko gaitasuna hobetuko dute. Eta ez da hala gertatzen, erabileraren bidez hobetzen dugu.

(Berritzegune nagusiko hizkuntza ahol: Maribi Apraiz eta Marimar Pérez eta Hizkuntzen Trataera Bateratua programaren arduraduna: Tere Ruiz.)


3.      Bigarren hizkuntza
a.     Jo dezakegu eskolako bigarren hezkuntzara irakasle bezala? Bai edo ez? zergatik? (euskara ez den beste hizkuntzatara jo behar dugu hezitzaile bezala).
Bai. Euskara eskolako lehenengo hizkuntza denean, B eta D ereduetan bezala, ohizkoa da eskola denbora guztian euskaraz egitea, baina horrek ez du esan nahi beti horrela egin behar denik. Ume edota eskola bakoitzaren kasua aztertuz, haurren lehen hizkuntzan (eskolako bigarren hizkuntzan) ere zerbait egitea komenigarritzat jo daiteke. Betiere, gogoratu behar da denbora-kantitatea baino gehiago, kalitatea dela baldintza nagusia.

Hau azaltzeko hurrengo datua kontuan hartu beharreko da:
Entzuten eta ulertzen den hizkuntza kantitatearen artean korrelazio bat dago, hizkuntzaren eraginpean igarotzen den denborarekin zerikusia duena. Nahiz eta hizkuntzaren jabekuntzan inputaren kalitateak oinarrizko baldintza dirudien, zenbat eta input ulergarri eta interesgarri gehiago, orduan eta gehiago ikasten dute haurrek. Baina esposizio denborari dagokionez, gutxienezko denbora bat dago, zeinaren azpitik aurrerapenak eskasak diren, eta beste gehienezko muga bat, zeinaren gainetik ere, ez den asko aurreratzen. Horregatik ez dago gaizki eskolaren bigarren hizkuntzara jotzen badugu.


4.      Ahozkoa ikasgeletan
a.     Oso labur esanda, ahozkotasuna ondo lantzeko zeintzuk dira gako nagusiak?
b.     Ahozkoa gelan lantzeko zeintzuk dira gakoak? (aprobetxatuz itziar plazaolako artikulua eta hau)
  • Ikuspegi komunikatiboa erabili. Komunikazio egoera errealak sortzea. Komunikazio egoera ezberdinak sortu, gelan lantzeko ahozko hizkuntzaren bitartez.
  • Ahozkoaren izaera soziala aintzat hartu.

Ahozko hizkuntza objektu gisa landu behar da, hau da, testu-generoak lantzen dituen paradigman oinarrituta.

Testu generoak: ahozko hizkuntza objektu gisa.

·         Ahozkoan ahozko testu moldeak daude: kontaketak, txisteak, antzerkia, elkarrizketak…Testu molde hauek ahoz trebatzeko lanabesak dira, sekuentzia didaktikotan antolatuta. Ahozkoan, beraz, erabilera formalak eta ez-formalak daude.

·         Ahozko testu moldeak lantzean, baliabide ez berbalak, espazioaren erabilera, begirada eta keinuen erabilera…lantzen dugu.

Ahozko hizkuntza gelako elkarrekintzetan. (Elkarrekintza edo interakzioa ikaskuntza prozesuaren erdigune bihurtu)
·                             Gelako interakzio mota aldatuz eta ikasleak jakintzaren kudeatzaile eta ikasketa prozesuko protagonista bihurtuz, ikasleek aukera gehiago dute parte hartze luzeago eta konplexuagoak egiteko (konplexuagoak diskurtsiboki, morfosintaktikoki, kognitiboki), modu horretan, hitz egitera ohituko dira eta euren burua solaskide gisa identifikatuko dute.
·                             Interakzioan, garrantzitsua ez da ikasleek zer ikasi duten galdetzea, txekeatzeko (jakintzaren eredu erreproduktibo bat), baizik eta elkarrizketa irekitzea jakintza bera garatzeko (curriculumaren trataera aberatsagoa, sorkuntza eta aurkikuntza bilatuz). Hau da, irakasleak ikasleen interesak kontuan hartu eta elkarrizketa irekitzen du.
·                             Ahozkotasunari laguntzeko irakaslearen estrategia eraginkorrenak identifikatzea eskatzen du, praktika onak deritzana, behaketa eta hausnarketa sistematikoa. Alegia, ikasleek ahozko hizkuntza (askotan H2) praktikatzeko eta bat-bateko autoerregulazioak egiteko aukera dutela.
·                             Elkarrekintza metodologiaren erdigunera ekartzeak gelaren antolaketa eta taldekatze modua ere ukitzen du: ikasleen arteko elkarrekintza bultzatzeko talde-txikiak eginez, ikasle-irakasleak maila berean jarriz, ilarak albo batera utziz… Gela barruko komunikazioa sortzea, esanahiak elkarrekin sortzea dakar; ez da mezua transmititzea, elkarrizketaren bitartez irakastea baizik. Pertsona bakarreko ekoizpenak nahiz partaide asko biltzen dituztenak landu: aldaera bakoitzaren ezaugarri propioak jorratu.
·                             Akatsak ahozkoari zor zaizkion edota ikaslearen gaitasun ezari dagozkion behatu.

Ahozko hizkuntza curriculuma zeharkatuz.

·                             Hizkuntza eta curriculumeko ikasgaiak integratzeak ikasleak esanahia eta hizkuntza-forma negoziatzeko aukerak izango dituela esan nahi du. Modu horretara, ulertzeko eta ekoizteko gai izango da.
·                             Laplantek (2000) dioen bezala, murgiltze ereduko ikasleak bi lan egin behar ditu aldi berean: ezagutzak ikasi (dela matematika, natur-zientziak…) eta hizkuntza ikasi. Eta ikasketa bikoitz hori ahalbidetzeko eskolak komunikaziorako testuinguruak sortu behar ditu ezin bestean.
·                             Hizkuntza zailtasunean arreta jarri eta interakzioaren bidez haren ulermena ziurtatzen duen irakasleak onurak ikusiko ditu hizkuntzan, baina baita emaitza matematikoetan ere.

Beren praktikaren gainean gogoeta egiten duten irakasleak behar dira.

·                             Bere praktika da, hain zuzen, formazioaren abiapuntua, eta etorkizunean, hobekuntza eta eraldaketa proposatzeko ardatza. Behin irakasleak bere jardueraz hausnarketa egin duela, laguntzen zaio aurreikusi dituen alderdiak ordenatzen, horien gainean balorazioak egiten, teorietan kokatzen… Alegia, bere praktikaren gainean hausnarketa egiten laguntzen zaio, berori teorizatu eta praktika berriak diseinatzeko, praktikara eramaten laguntzeko eta ebaluatzeko, berrizere, hausnarketa zikloa hasiko du.

·                             1) Irakasleak hasierako diagnosia egin: zer da niretzat ahozko hizkuntza?,non eta nola irakasten dut?, eta abar; 2) datu horien hausnarketa bateratua, zikloka egin jarraian; 3) ahozko irakaskuntza-ikaskuntzarako estrategia berritzaileen diseinua; 4) estrategia berrien inplementazioa (irakasleen esku hartzeari dagokionez, material didaktikoen diseinua, gelaren antolaketa eta abar); 5) ebaluazio eta gogoeta bateratua eta estrategia berriak birdiseinatzea.
·                             Esku-hartze zuzenaren edota jardueren bitartez jakintza arlo guztietan testu-generoak lantzearen ardura hartu.
·                             Antzerkigintza, bertsolaritza tailerrak sortu eta ikasgelan debateak sortu.


HARKAITZEK BLOG-EAN JARRITAKO GAKOAK:
-Ikuspegi komunikatiboa erabili.
-Ahozkoa propio landu
-Ahozkoa testu genero asko daude.
-Ahozkoa testu generoak hainbat jakintza arlotan landu.
-Irakaslearen estrategia egokitu
-Ikaslearen rola egokitu


5.      Hizkuntza dialogikoa
a.     Zer da?
b.     Zeintzuk dira hezkuntza dialogikorako estrategiak?
- Elkarrizketaren bidez irakastea.
- Elkarren arteko eraikuntza
- Ahozko elkarrekintza
- Bakoitza bere esperientziatik abiatzea
- Ezagutza berriak tartekatuz
-Tresna = elkarrizketa

            Hezkuntza dialogikoa ahozko elkarrekintza, ikaskuntzaren eta irakaskuntzaren erdigunean dagoenean ematen da, hau da, elkarrizketaren bidez irakasten denean. Ikasteko eta irakasteko prozesuan, nor bere esperientziatik abiatzen da. Ikasgelako elkarrizketaren bidez, ikasleak zein irakasleak askotariko esperientziak, bizipenak, usteak, sinismenak eta ezagutzak ematen dizkio aditzera besteari. Elkarrizketa horretan, irakaslearen eta ikasleen artean ezagutza hori partekatu, alderatu, eztabaidatu, adostu eta berria eraikiko dute.

·         Ikaskuntza prozesuak sustatzera xedatutako espazio bat da ikasgela, non irizpide soziologiko, didaktiko, epistemologiko eta psikologiko batzuen arabera ezartzen den noiz, nork, zer, nola eta zertarako ikasi, irakatsi eta ebaluatu behar den.

·       Ikasgelan hizkuntza gauza askotarako erabiltzen da: hizkuntza jokaerak eragiteko, bideratzeko, epaitzeko eta argudiatzeko tresna da. Honen bidez adostuko eta osatuko dute ikasleek eta irakasleak ikasgelako arau sistema, hau da: egoera bakoitzean, bakoitzak nola jokatu behar duen ikasgelan eta zergatik.

·       Ikasgelan hizkuntza ez da nolanahi erabiltzen, badago hizkera akademiko bat (Chapelle, 1998), curriculumean aurrera egingo badu ikasle orok menderatu behar duena; eta badago hizkuntza erabiltzeko arautegi bat ere.

·       Hizkuntza, curriculuma egiteko bitartekoa ez ezik, hizkuntza helburu ere bada.

·       Konstruktibismo sozialak: irakasteko eta ikasteko prozesuaren muinean, irakasleak eta ikasleek ikasgelan elkarrekintza bat gauzatu behar dute.

·       Ahozko elkarrekintzaren bidez, munduari buruz duten ezagutza transmititzen diote elkarri: ingurune zabalari buruzko ezagutza eraikitzen eta besteekin harremanetan jartzeko ereduak esperimentatzen eta ikasten trebatzen dira.

·       Ahozko elkarrekintza, 2 mota bereizi ditugu: a) ikaskuntza objektua eraikitzera bideratu direnak; eta b) gela kudeatzera bideratu direnak.

·       IRAKASKUNTZA DIALOGIKOAN, ikasleak eta irakasleak elkarri aitortzen diote munduaren gaineko ezagutza, nork bere esperientziatik; eta prest agertzen dira elkarrekin ezagutza hori partekatu, alderatu, eztabaidatu, adostu eta, azken finean, elkarrekin eraikitzeko.

·       Irakaslearen estrategiak ikasleen ikaskuntzari laguntzeko: sistema partekatua, irakasleak dioena eta ikasleek ulertzen dutena bat datozenean deritzo eta oinarri garrantzitsua izango da ondorengo ikaskuntza eta irakaskuntzetan.

AHOLKUAK
- Irakasleak ikaslearen erantzuna birformulatu
- Galdera bideratu talde osoari, ume batek erantzuna ez dakienean, ikasleen arteko eraikuntza prozesuari bidea zabalduz.
-Aurretiazko ezagutzak arakatu eta aktibatu (erreferentziazko esparru soziala erabiliz, ikasleei informazioa eskatuz...)
- Ikasketa zentzua hornitu eta gaineko iritzi positiboak sortu (ezagutza partekatutzat jo...)
- Ikasteko eta irakasteko edukietan konplexutasuna handitzen joan (ikasleen ekarpenak birformulatzen...)
- Haurraren ingurune hurbileko gaiak erabili
- Irakasleak gidari moduan ikasleek esaten dutena interpretatu eta moldatu
- Ikasleak zer edo zer ez dakiela onartu eta galdera talde osoari plazaratu
- Haurren ikuspuntu diferenteak onartu
- Haurren elkarrekintza aprobetxatu
- Ez dakitenean adibide baten bitartez esatea definizioa eman ordez
- Norbere esperientziaren bidez abiatzea
- Prest agertu elkarren ezagutza partekatzeko (elkarren arteko eraikuntza)


6.      Hizkuntza eta matematika
a.     Enuntziatuak nola egin era egokian: egitura/ze irizpideak erabili behar dira
Hasteko, enuntziatuak ez dira testuinguru isolatuan aurkeztu behar, aurreko eta atzeko enuntziatuekin loturak eraikiz baizik. Era berean, laguntza kontestualek enuntziatuaren ulermena errazten dute. Horrela, grafiko, irudi edota bestelakoak hitzen lagungarri eta osagarri dira.
Enuntziatuen egiturari dagokionez, gomendagarria da makroegitura zehatzak jarraitzea. Enuntziatu matematikoen kasuan, adibidez, bi atalak (datuak eta galdera) tipografikoki (paragrafoak banatuz, tipografiak erabiliz, etab) banatuak egoteak ulermena errazten du.
Azkenik, enuntziatuetan erabiltzen den hizkuntzari erreparatu behar zaio, izan ere, honek eragin zuzena du ulergarritasunarekin. Enuntziatuak laburrak, zehatzak eta argiak izan behar dira, menpeko esaldiak baztertuz. Horrez gain, lexiko sinple eta ulergarria erabili behar da esaldiak formulatzeko orduan. Beraz, elipsiak, sinonimoak, lexiko espezializatua, hitz eratorriak eta konposatuak, termino anbiguoak eta polisemikoak saihestu behar dira. Izan ere, ezaugarri horiek guztiek hizkuntzaren erregistro arruntetatik urruntzen dira.

b.     Nola landu hizkuntza matematikaren bitartez/zer egin dezakegu hizkuntza arlo guztietan lantzeko.
Hizkuntzaren lanketa ez da soilik hizkuntza irakasgaira murrizten, bestelako irakasgai batzuetan ere hizkuntza jorratzeko aukera baitago. Izan ere, hizkuntza da beste edozein irakasgai lantzeko tresna edo bitartekoa. Hizkuntzarik gabe ezinezkoa da gai, kontzeptu edota termino ezberdinak jorratzea. Hori dela eta, hizkuntza curriculumaren atal guztietan zeharka lantzen da, hau da, hizkuntzaren erabilerak curriculum osoa zeharkatzen du.

Beraz, hizkuntza arlo guztietan lantzeko ez da ezer berezirik egin behar, edozein arlok hizkuntza erabiltzea ezinbesteko izango baitu. Hizkuntzari garrantzia eman behar zaio eta irakaskuntzan duen lekua azpimarratu eta nabarmendu, besterik gabe. Hizkuntza batzuetan ikaskuntzaren bitartekaria da eta beste batzuetan ikasketa objektua. Horren ondorioz, eskolak aniztasun horri guztiari erantzun behar dio.


7.      Dekretua
1) Garrantzitsua al da ahozko hizkuntzaren lanketa Haur Hezkuntzako dekretuan?

Haur Hezkuntzako etapan garrantzi berezia du adierazpen moduetan trebatzen hasteak, eta, bereziki, ahozko hizkuntzak. Haurrak ingurumenarekin eta parekoekin harre­manetan aritzeak aukera ematen du haiek ingurune hurbilean integra daitezen eta pentsamendu-prozesuak gara ditzaten. Eskolek elkarrizketa egiteko aukera asko eskaini beharko dizkie haurrei; hezitzaileekin zein parekoekin elkarriz­ketan jarduteko aukera asko, hipotesiak probatu eta beren burua zuzendu dezaten. Haurren ekoizpenetan sor daitezkeen akatsak hizkuntza eraikitzeko prozesu aktiboaren seinaletzat hartu behar dira.

2) Zer ikuspegi islatzen du ahozko hizkuntzaren lanketarako? Komunikatiboa? Zergatik?

Haur Hezkuntzak haurrengan zenbait gaitasun gara­tzen lagunduko du. Gaitasun horiek, haurrari zenbait hizkuntzatan eta adierazpidetan komuni­katzeko gaitasunak garatzeko aukera eman behar diote. Izan ere, haur batek hitz eginez ikasten du hitz egiten.

Hizkuntzak barneko munduaren eta kanpokoaren arteko lotura dira, tresna egokia baitira errealitatea adierazteko, norberaren jokabidea arautzeko, harremanetarako, eta pentsamenduak, sentimenduak, bizipenak eta abar adi­erazteko.

Haur Hezkuntzako hezkuntza-edukiak honako esperientzia-eremu hauen arabera antolatuko dira:

a) Norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala.
b) Ingurunearen ezagutza.
c) Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena.

Eremu bakoitzean proposatzen diren edukiak haurrentzat interesa eta esanahia duten jarduera globa­lizatuen bidez landuko dira. Hona hemen ahozko hizkuntzaren lanketarekin zerikusia dutenak:

      Zikloa: hitzezko komunikazioa
  • Ahozko adierazpenarekiko eta norberaren hizkun­tza-ekoizpenak hobetzeko interesa eta ekimena (lexikoa, perpausak, komunztadura...).
  •  Komunikazio-trukea zuzentzen duten oinarrizko arauak erabiltzen hastea (hizketan ari denari begiratzea, txandari itxarotea, arretaz entzutea...).

      Zikloa: hitzezko hizkuntza. Entzutea, hitz egitea eta berbetan aritzea.
  • Eguneroko egoeretako helduen eta beste haur batzu­en komunikazio-asmoak ulertzea.
  • Eguneroko testuinguruetan, informazioari, beharrei, emozioei eta nahiei dagozkien ahozko mezuak ekoiz­tea.
  • Ahozko testuak ekoiztean, gero eta egokiago erabil­tzea lexikoa eta sintaxi-egiturak, intonazioa eta ahoske­ra.
  • Eguneroko bizitzako gertakariak, kontuak eta go­rabeherak, denborari dagokionez, modu ordenatuan gogoratzea eta kontatzea.
  • Hizkuntzaz kanpoko zeinuak (keinuak, tonua...) erabiltzea, igortzen diren mezuen esanahia indartzeko.
  • Ohiko komunikazio-egoeretan parte hartzea eta modu aktiboan entzutea.
  • Hizketaldiak eta elkarrizketak hasteko eta haiei eus­teko estrategia egokiak erabiltzea (apelazioak, esku-har­tzeetan txandakatzea, ikusizko harremana...).
  • Ahozko hizkuntza komunikaziorako tresna gisa eta norberaren eta besteen jokabidea arautzeko laguntza gisa hartzea eta balioestea.
  • Komunikazioko ohituretan eta ohiko egoeretan atze­rriko hizkuntzan ahozko harremanetan parte hartzeko interesa izatea.

3) Egokia iruditzen al zaizu erabiltzen duen ikuspegia?
Bai. Haur hezkuntzako dekretu honek ahozko hizkuntza lantzeko dituen helburuak egokiak iruditzen zaizkigu baina xede horiek betetzeko erabiltze den metodologia askotan ez da egokiena izaten, adibidez, denbora banaketa, denbora asko ematen zaio fitxak egiteari eta gutxiago ahozko jarduerei (antzerkiak, bertsoak, esperientzien kontaketak …).

Hona hemen ahozko hizkuntza lantzeko haur hezkuntzako dekretuak finkatzen dituen helburuak:
  • Hizkuntza, ideiak eta sentimenduak adierazteko asmoz, komunikatzeko, irudikatzeko, ikasteko eta go­zatzeko tresna gisa erabiltzea.
  • Ahozko hizkera norberaren jokabi­dea eta bizikidetza arautzeko erabiltzea, eta horretarako garrantzitsua dela ohartzea.
  • Beste haurren eta pertsona helduen mezuak ulertzea era askotariko hizkuntza-testuinguruetan; eta harreman horiek zuzentzen dituzten arauak ezagutzea, komunikazio-asmoak egoki interpretatzeko.
  • Komunikazioaren aldeko jarrera erakustea, bai hizkuntza ofizialetan, bai atzerriko hizkuntzetan komu­nikatzean, bestelako errealitate eta kultura batzuk ere ezagutzeko.

       Aipatu beharra dugu ahozko hizkuntzarekin batera haurrek eremu ezberdinak lantzen dituztela:
  • Arau edota balioak. Pertsona baten bizitzarako ezinbestekoak direnak, esaterako, errespetua, entzumena, ikusizko harremanak…
  • Kultura. Ahozko hizkuntzaren bitartez hizkuntzak ikasten dituzte haurrek, eta hauekin batera hauen kulturak lantzen eta barneratzen dituzte ere, adibidez, abestiak, bertsoak…
  • Hiztegia. Ahozkotasunaren bitartez haien hiztegia zabalagoa bihurtzen da, eta horrek komunikatzeko baliabide gehiago izatea dakar.
Bestetik, aipatuko dugu ikasketa guztietan zehar, haur hezkuntzako dekretuan ahozko hizkuntzari ematen zaion antzeko garrantzia ematea beharrezkoa izango litzatekeela, izan ere, guk ahozkotasunaren lanketa amaiezina den prozesu baten moduan hartzen dugu. Benetako komunikatzaile ona izateko bidea amaiezina da.



No hay comentarios:

Publicar un comentario