Ikuspegi KOMUNIKATIBOTIK:
1)
Ahozkoaren izaera soziala aintzat hartu.
2)
Hizkuntza zailtasunetan arreta jarri eta interakzioaren bidez
ulermena ziurtatu eta irakaslea testuaren eta
ikaslearen arteko ulermena errazteko baliabidea edo bitartekaria
litzateke.
3)
Akatsak ahozkoari zor zaizkion edota ikaslearen
gaitasun ezari dagozkion behatu.
4)
Ahozko hizkuntza objektu gisa landu eta testu-generoak
erabili:
o
Ahozko trebetasunak garatu.
o
Aldaera formal eta ez-formalak landu: aldaera bakoitzaren ezaugarri
propioak jorratu.
o
Pertsona bakarreko ekoizpenak nahiz partaide asko biltzen dituztenak
landu: aldaera bakoitzaren ezaugarri propioak jorratu.
o
Ahozkoan eragina duten aldagaien (baliabide ez berbalak, espazioaren
erabilera, etab) garrantzia azpimarratu.
5)
Elkarrekintza edo interakzioa ikaskuntza prozesuaren erdigune
bihurtu:
o
Ikasleak jakintzaren kudeatzaile, rol aktiboa eta ikasketa prozesuko
protagonista bihurtu.
o
Irakasleak ikasleen interesak kontuan hartu eta elkarrizketa
irekitzen du.
o
Irakasleak estrategia ezberdinak (aditze aktiboa, interakziorako
diskurtsoa, ikasleen hizkuntza mailari lotutako galdera motak, etab)
erabiliko ditu ikasleen berbeta sustatzeko.
6)
Ahozko hizkuntza eta curriculumeko irakasgaiak integratu:
o
Ikaskuntza bikoitza (ezagutzak eta hizkuntza) sustatu.
o
Komunikazio testuinguruaren eta enuntziazio egoeraren arteko
koherentzia mantendu.
7)
Irakaslearen jarrera:
o
Norbere lanari buruzko ikuspegi kritikoa eta hausnartu
eta ondorioak atera.
o
Esku-hartze zuzenaren edota jardueren bitartez jakintza arlo
guztietan testu-generoak lantzearen ardura hartu.
o
Antzerkigintza edo bertsolaritza tailerrak sortu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario