martes, 9 de octubre de 2012

Urriaren 8ko saioa: Deskribapena lantzeko ariketa

Hona hemen haurrekin deskribapena lantzeko klasean diseinatutako interbentzioa:



Interbentzioa:

(haurrak lurrean borobilean eserita, andereñoa haurrekin batera)

Andereñoa: Jolas bat egingo dugu. Boluntariorik badago?

(asko egongo dira)

Andereñoa: Bueno ba zozketa egingo dugu, baina lasai denok hartuko duzue parte. (Andereñoaren eskuinean dagoenari) Egingo duzu zozketa? (ezetz esaten badu hurrengoari galdetuko dio).

(zozketa egin ostean)

Andereñoa: (Tokatu zaionari) pentsatu ikasgelako pertsona bat. (denbora eman pentsatzeko) Bueno ba orain besteok asmatu beharko duzue nor den pertsona hori. Horretarako, txandaka galderak egin beharko diozue X-i. Adibidez, neska zara? Ile luzea duzu? Alaia zara?... X-ek bai edo ez bakarrik erantzun dezake. Nor den asmatzen duenak eskua altxa dezala. Ulertu duzue?

Andereñoa: X, gogoratu bai edo ez bakarrik erantzun behar duzula. Bueno ba has gaitezen. (eskumatik).

(asmatzen dutenean)

X: Bai Y da
Andereñoak: Bueno ba deskribatu dezagun nolakoa den Y. Gogoratzen duzue? (x, altua eta alaia da, begi berdeak ditu).

No hay comentarios:

Publicar un comentario