Hezitzaileak haurrekin hizkuntza lantzeko jarraitu beharreko aholku eta jarraibideak dituzue jarraian ikusgai.
- Taldeak egiteko irizpideak
Hizkuntzaren aldetik taldeak heterogeneoak izango dira. Hau da, ama hizkuntza gaztelania, euskara edo edozein atzerriko hizkuntza duten umeak elkarrekin egongo dira.
- Hitz egiteko era
- Hezitzaileak esaldi laburrak eta ulergarriak erabiliko ditu haurraren ulermena ziurtatzeko.
- Helduak ahoskera garbia eta intonazio egokia izango du.
- Errepikapenez baliatu.
- Estruktura sinplea duten esaldiak erabili.
- Haurraren garapena kontuan hartuz hiztegia aberastu eta estruktura konplexuagoak erabili.
- Elkarrizketa zuzenean aritu, hemen eta orain gertatzen ari denetik abiatuz.
- Gorputzaren jarrera, adierazpena
- Haurraren mailan jarri hitz egiteko.
- Hitz egiterakoan, ahozko adierazpenaz gain gorputzarena ere erabiltzea, keinuak.
- Umearenganako prestutasuna eduki. Hau da, umea hitz egitera etortzen denean gorputzaren bidez prestutasuna adierazi eta umea entzutea.
- Gelaren antolaketa
- Gelan txoko bat egon behar da (alfonbra txokoa) umeak bere bizipenak adierazteko eta komunikazioa sustatzeko.
- Korroan denek denen aurpegiak ikustea
- Horma-irudi esanguratsuak hormetan, adin eta garapen ezberdinetara egokituta
- Ahozkatze problemak konpontzeko, ispilua behar-beharrezko tresna da.
- Mahaiak taldeka antolatuta egongo dira, parekoen arteko solasa bultzatuz. Irakasleak haurrekin talde txikietan hitz egiteko aukera izango du, bakoitzaren hizkuntza maila aztertuz.
- Nola jokatu akatsen aurrean
- Umeak akatsa egiten duenean, ez zuzendu zuzenean, zeharka baizik. Adibidez, umeak honakoa esaten du: Atzo marrazki bat egingo dut. Eta irakasleak honela zuzenduko dio: Bihar egingo duzu marrazki polita? Eta ez: ez da esaten atzo, bihar baizik.
- Errepikatzeko eskatuz
- Taldeari galdetuz
- Zuzendu egoera komunikatiboa moztu gabe.
- Irakasleak ikasleek egiten dituzten "gaizki esanak" ongi ezagutu behar ditu eta haien ekoizpenean ematen den aurrerapena kontrolatu.
- Irakasleak zuzentasuna landu behar du (bi moduen artean zein den onena aukeratzen, esandakoa birpentsatzeko esaten...)
- Indarra ikaslearen okerretan baino, lorpenetan jartzea da inportantea.
- Irakaslearen jarrera:
- Gertutasuna adierazi
- Enpatia izan
- Haurraren ama hizkuntza errespetatu
- Malgua izan
- Aniztasuna errespetatu
- Irekia
- Lasaia
- Ez zuzendua
- Egonkorra eta orekatua (sentimendu orekatuak)
- Umearen emozioak hitzekin adierazi
- Haurren 1H eta 2H kontuan hartu eta errespetatu
- Ziurtatu esandakoa edo azaldutakoa haurrek ulertu duten (berbaldia sinpletuz, errepikatuz, galderak eginez…)
- Elkarrizketetan hezitzaileak ikasleei pentsatzeko eta berbaldia eratzeko ereduak eskaini.
- Umeei hitz egiteko gertaerak kontatzeko debora eskaini.
- Ahozko adierazpena eskatzen duten jolasak proposatu.
- Hezitzailea haurrentzako eredu gisa jokatu
- Haurrek bereganatu dituzten ezagutzak indartu
- Haurrak esandakoa osatzea beharrezkoa denean
- Parafrasiak: haurrak edo hezitzaileak esandakoa beste era batera adierazi.
- Irakasleak gurasoen laguntza bereganatu behar du umeekin hitz egin dezatela bultzatuz; ze nolako paper nagusia duten azalduz.
- Irakasleak gelan egingo denaren kontrola izatea: umeen ulermena errazteko, egoera erritualduak eskaini ikasketen hasieran.
- Denbora guztian umearen aldetiko ulermena ziurtatu, galderak eginez, esandakoa errepikatuz, argitasunak eskatuz eta emanez...
- Hizkuntza berri bat irakasteko lehen baldintza umeei entzuten jakitea da. Premiazkoa da irakasleak umeek zertaz hitz egiten duten entzuten jakitea.
- Lankidetzan egiten diren ekintzak komunikazioa bultzatzen dute.
- Talde txikiko egoerak sortu umeen parte-hartze aktiboa sustatzeko interesatzen zaizkien gaiez hitz egiterakoan.
- Input nahikoa eskaini, zenbat eta input ulergarri eta interesgarri gehiago entzun, gero eta hobetu ulertuko da.
- Outputa inputa bezain garrantzitsua da, horregatik, oso garrantzitsua da ikasleek irakaslearekin elkarrizketa natural eta interesgarria edukitzeko denbora ematea.
- Garrantzitsua da irakasleak umeengan berbeta sustatzeko teknikak ezagutzea eta mendereatzea, galdera zuzenek batzuetan ikaslea kokiltzen dute, baieztapenek eta iritziek umearen hitz egiteko gogoa hobeto pizten dute, dudak agertzeak bestearen berbeta sustatzen du askotan, irakasleak umeak esandakoa errepikatuz jarraitzeko posibilitateak zabaltzen dizkio.
- Irakasleak umeek sortutako gaiei jarraitzen saiatu behar du.
- Irakasleak ikasleekin txandak negoziatuko ditu.
- Ume guztiek berba egin dezaten irakasleak bakoitzaren zaletasunak, ohiturak... ezagutzeak asko laguntzen du.
- Ama-hizkuntza gaztelania duen haurrak, behin euskaraz hitz egiten hastean, eginiko ahalegina afektiboki sarituko du irakasleak.
- Irakasleak haurrari une oro “euskaraz”, “euskaraz” egiteko esan beharrean, euskara behar duen zerbait egitea proposatuko dio.
- Jolastorduan euskara hizkuntza bultzatzeko, euskarazko jolasak proposatuko ditu irakasleak.
- Haurrari euskara eskaintzean, inoiz ez du bere ama-hizkuntzaren kontra egingo.
- Euskaraz ondo hitz egiteko, euskaraz bizitako egoerak, esperientziak behar ditu haurrak, irakasleak esperientzia horiek ahalik eta aberatsenak izatea lortu behar ditu.
- Haur batzuk zerbait kontatzerako, erantzuterako…. orduan, ez dute hiztegi nahiko izaten, irakasleak haurrari laguntza eskaini behar dio, hitzaren lehen letra esanez edo hitza bera esanez.
- Edukiak
- Ume bakoitzaren aurre-jakintzak errespetatu
- Errutina jarraitzea
- Sentimenduei lekua eman
- Koherentzia
- Umearen erritmoa eta zailtasunak kontuan hartu
- Ipuinak kontatzea irudietatik abiatuz
- Umeei interesatzen zaizkion gaiak erabili hizkuntza berria erabiltzeko gogoa pizteko. Jolasak, kontakizunak...
- Emozionalki eragin handia duten ipuinek umearen hausnarketa sorraraziko dute.
- Euskaraz bizitako bizipenak interesgarriak eta erakargarriak badira, bere jakin mina asez, edukiekin batera, hizkuntza ere bereganatuko du haurrak.
- Ondo hitz egiten jakitea, egoera eta helburu ezberdinez hitz egitea jakitea denez, eskolan diskurtso-mota guztiak lantzea komeni da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario