martes, 18 de septiembre de 2012

Irailaren 17ko saioa: hizkuntzaren jabekuntzaren gaineko teoriak eta adibideak

1. Teoria Konduktista (estimulua, sariak eta zigorrak): Baldintzapena. Estimuluen bitartez garatzen da lengoaia eta errefortzuen (sariak) bidez mantendu egiten da. 
Adibidea: Haurrari ekintza bat egiterakoan saria ematen badiozu ekintza hori errepikatuko du eta sariaren ordez, zigortzen baduzu ez du ekintza errepikatuko. Hitz bat ondo esaten duenean gozoki bat eman.

2. Chomski (barruko dispositiboa, gramatikala): Herentzia. Haurrak gramatika berez ikasten du. Haurrak inoiz entzun ez dituen esaldiak egiteko eta ulertzeko gai da. Ikasitako estruktura linguistikoak aplikatzen ditu. Berak dituen dispositiboak mugatuak dira, baina ekoizpen infinituak egin ditzake.
Adibidea: "Yo se" esan beharrean, umeak “yo sabo” esaten badu, ez da heldu bati horrela esaten entzun diolako baizik eta estruktura linguistikoa aplikatu duelako.
Berez ikasten du hizkuntza

3. Piaget (garapen psikologikoa): Teoria hau barruko geneetan zentratzen da, garapen psikologikoan hain zuzen ere. Honek mailak ditu umearen garapenaren araberakoak. Piaget-en arabera, haurrak berez ikasten du inguratzen duten objektuak aztertuz.
Adibidea: Haurrak untxia hitza bere jostailuarekin erlazionatuko du, baina untxia berak duen untxi formako jostailua baino gehiago da, hau da, telebistan agertzen den untxia, zooan dagoen untxia…

4. Vigotski (helduen eragina): Haurrak helduarekin interakzioan, esperimentatuz eta eginez ikasiko du. Haurra izaki aktiboa da bere ikaskuntzan.
Adibidea: Heldua eta haurraren arteko elkarrizketa batean, hizkuntzaren erregistroa ezberdina izango da Bilbon edo Gernikan, eta ondorioz, haurrak ez du erregistro bera ikasiko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario